XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte hartan aditu zen
Enbata bat itsasotik:
Euskadi atzar lotarik,
Ekaitza dizut mezutzen!

Amets urdin-xuri-gorri
Hondatu zuen birauka,
Euskaldunak iratzarri
Dena sakre haizeen aurka.

Deiadar berriak entzun
Ziren han, hor: Bidasoa
Ez da gero itsasoa!
Zazpiak gara euskaldun!

Bai eta hau: Ziberoa
Ez da Ziberia! Arren
Apez manexak du hemen
Kantatu odol beroa.

Parisko erregek zuen
Mendekoste debekatu,
Su-gar berria zen piztu,
Bihotzak ditu sustatzen.

Bela, Jatsu, Odon, Verus,
Garat, Matalaz, Xurio,
Lhande, Abadia, Xaho,
Ibarrart, Elizanburu, Etxepare, Leizarraga,
Etxeberri, Mendiaga,
Oihenart, Monzon, Iruri,
Xalbat, Axular, Zalduby,
Lafitte ta Salaberry,
Goihenetxe, Dunipetry,
Broussain, Choribit, Oxobi,
Zuen deia orain jalgi.

Zuzenez ala zeiharka,
Hego ala iparretik,
Desertuak ufaturik,
Haizea txalapartaka.